Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

euskal-erria etiketa duten bideoak

Montevideo: Euskal Errian festa 1922

Aitor Alava, Argentinako Ekin dantzari taldeko zuzendariak Youtuben aurkitu eta dantza-ango blogean ezagutzera emandako harribitxia da honakoa. Urugaiko XX. mende hasierako irudi sorta bat jasotzen du bideoak, eta horien artean euskal festa bat, hain zuzen ere Montevideoko Euskal Erria euskal etxean 1922an ospatutako festa baten irudi ederrak ageri dira. Txistularien doinura dantzan ageri dira dozena pasa lagun, dantza soltean, bikote eta laukotetan antolatuta. 30 segundu baino ez dira, baina 30 segundu mamitsu eta bikainak. Irudiak hobeto dastatu eta behatzeko, bigarren aldiz errepikatuta jarri ditugu eta abiadura geldoagoan, xehetasunak hobeto ikusteko. Doinua Youtuben dagoen jatorrizkoan daukan bera da, Isidro Ansorena eta Donostiako txistulari bandaren eskutik "Goiko kaletik" pieza. 

Montevideoko Euskal Erria euskal etxea 1911an sortu zen, eta Euskal erria: revista decenal baskongada del Uruguay izeneko aldizkaria argitartzen zuen. Aldizkari horretan kontatzen da 1922ko abenduaren 10ean festa antolatu zela Euskal Erria euskal etxean, eta bertan honako egitaraua aurreikusi zutela: emakumeen abesbatza, dantza tradizionala eta aurreko asteetan jokatuta pilota txapelketetako irabazleei domina banaketa. Festa horretako irudiak izan daitezke honako hauek? Baliteke, baina ezin ziurtatu. 1923ko Euskal Erria aldizkarian festaren kronika egiten da, parte hartu zuten guztien izen-abizenak jasoz, eta bazkaltzeko 125 lagun elkartu zirela aipatzen da.

Montevideo, dantzaldia Euskal Erria Euskal Etxean, 1922.

Dokumentuaren akzioak