Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

euskal-dantza-atzerrian etiketa duten bideoak

Londres 1967 Euskal dantza talde bat Albert Hall-en

Londresko areto entzutetsua da Royal Albert Hall izenekoa, eta bertan beste era bateko kontzertu eta emanaldiekin batera, dantza tradizional emanaldiak antolatu zituen XX. mendean English Folk Dance and Song Society (EFDSS) elkarteak. Honako film honetan euskal dantza talde bat ageri da Albert Hall-en dantzan. Zuberoako dantzak egiten dituzte lehenengo, ondoren dantzari-dantzan eta Xemeingo ezpata-dantzan oinarrituta sortutako koreografia batzuk egiten dituzte. Ez dugu jakiterik izan zein talde den dantzan ageri dena. Koreografiak eta dantzakera ikusita, akaso Etorki izan liteke? Dantzari bakarlariak prestakuntza klasikoko zenbait postura ditu, eta aipagarria da airean jirak egiten dituenean bi buelta egiten dituela beti. Ea argitzerik dugun zein talde den. Inork ba al daki zein euskal dantzari taldek dantzatu zuen Londresko Albert Hall-en 1967an?

Dokumentuaren akzioak