Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

euskal herritik etiketa duten bideoak

Euskal Herritik: La mujer que baila 1998

Emakumeek dantza eta erritual tradizionaletan zuten partaidetzari eskaini zion ETBko Euskal Herritik saioak atal bat 1998an. Irungo eta Hondarribiako alardeetan gatazka sortu berri zen. Koldo San Sebastian-ek zuzendutako programan, hainbat dantzaren eta datu historikoen bitartez, zalantzan jartzen da emakumeek eremu publikoan dantzarik ez dutela egin dioen tesia. Zenbait adituren iritziekin eta ekarpenekin osatzen da: Teresa del Valle, Fernando Rojo, Filipe Oihanburu, Xabier Itzaina eta Iñaki Irigoien. Hainbat euskal dantza tradizionalen irudiak eta egoerak agertzen dira dokumentalean: Lekeitioko eguzki-dantza eta kaxarranka, Xemeingo ezpata-dantza eta Mendexako mahagainekoa, Urdiaingo kantaita, Lizartzako inauteri dantzak, Zangotzako El Cantarica, Zuberoako maskaradak, Lekorneko Besta Berri, Hazparneko eta Beskoitzeko kaskarotak, Eltziegoko dantzak, Zumarragako ezpata-dantza, Labastidako artzainen dantzak, Donostiako gizon-dantza, Elorrioko errebonbilloak, eta abar. Euskal Herritik: La mujer que baila, ETB, 1998.

 

Dokumentuaren akzioak