Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

etiopia etiketa duten bideoak

Addis Beza: dantza eta sexu segurua

Mulualem Samson dantzaria da bideo honetako protagonista. Addis Beza taldean egiten du dantzan, besteak beste Dawit, Mathias, Biruk, Besufekad eta Ermias dantzari gazteekin batera. Kalean hazitako gazteak dira, bizitzan aurrera egiteko ilusioa dantzan aurkitu dutenak. Egunero gogor entrenatzendute eta ondoren emanaldiak egiten dituzte auzoz auzo. Dantzaren bidez erakartzen dituzte beraiek moduko gazteak, eta behin gerturatuta, osasun aholkuak eskaintzen dizkiete. Bereziki, sexu segurua izateko aholkuak. Izan ere, informazio zuzen gutxi eta sineskeria asko daude zabalduta gazteen artean Etiopian eta sexu harremanen bidez gazte asko kutsatzen da HIESa ren GIB birusarekin. Dantza eta sexu segurua, horixe da Addis Bezako dantzariek hedatzen dutena. Hiart Zugastiren bidez jasoa. 

Dokumentuaren akzioak