Dokumentuaren akzioak
espainiar-bandera etiketa duten bideoak
Ronda Española 1952 Agintariena espainiar banderarekin
Eurovisionek ikurriña debekatu izana albiste izan da egunotan, eta gaur egundik harrigarria bada ere, ikurriña XX. mendearen zati handi batean debekatuta izan da. Agintariena Espainiar banderarekin dantzatzen ziren garaiak ziren. Horixe ikus daiteke irudiotan. Irudi bitxiak dira honakoak, zalantzarik gabe. Poxpolina talde bat, ezpata txikiak eskuak dituztela, espainiar banderarekin agintariena dantzatzen ageri dira bertan. Ronda Española, 1952ko filmeak agertutako irudiak dira. Sección Femenina, Frankismoak emakumeak kontrolatu eta bideratzeko sortutako egitura da Ronda Española filmearen ardatza, eta hain zuzen ere, Espainian Sección Femeninak antolatutako hainbat dantza talde Mediterranioan barrena biran eraman zituzten unean grabatu zuten filma.
Irudiotan ikus daitezkeenez, Seccion Femeninaren zenbait talde emanaldiak egiten ari dira antzoki batean. Bozgorailutik "San Sebastian" iragarri dute eta hasi da poxpolina talde bat prestatzen. Ezpata txikiak dituzte eskuan dantzariek. Agintarienaren doinua hasi dira jotzen txistulariak eta badoaz barrura. Bandera dantzatzen duenak txapela jaurtitzen du publikora Espainiako bandera dantzarien gainean astintzen hasterakoan, nahiz eta denek buruko zapia daramaten bakarrik. Bukaerako irrintzi-elkarrizketa eta familia Hondarribikoa duelako hunkitu den teloi arduradunarena ere bitxiak gertatzen dira.
Agintariena espainiar banderarekin, Ronda Española, 1952.
Dokumentuaren akzioak