Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

errusiar-dantzak etiketa duten bideoak

Igor Moiseyev mundua zoriontzen

Folklore dantzak eszenatokira eramaten XX. mendeko koreografo dohaitsuenetzat jotzen da Igor Moiseyev. 2007. urtean hil zen Moiseyev, baina bere konpainiak aurrera darrai, eta 75. urteurrena ospatu du 2012an. Ospakizun berezia egin zuten, "Igor Moiseyev konpainiak mundua zoriontzen du - 75 urte" emanaldiarekin. Europako ekialdeko hainbat talde entzutetsu bildu zituzten elkarrekin jaialdia eskaintzeko. Hona egitaraua: 1. Igor Moiseyev: "Gopak" Ukrainiar dantza. 2. Paul Wirski Ukrainako dantza konpainia: "Polzunets" Kosakoen dantza komikoa. 3. Saltanak, Kazkahstan-eko dantza konpainia: "Baketa eta armonia Bii". 4. Igor Moiseyev: "Bulba" Bielorusiako dantza. 5. Bielorusiako dantza Errepublikako dantza konpainia: "Poozarskie sketches" Vitebsk Polka. 6. F. Amirov, Azerbaijango kantu eta dantza konpania: "Azerbaijan" dantza suitea. 7. Igor Moiseyev: "The Oath". 8. Igor Moiseyev: "Oberek" dantza poloniarra. 9. "Mazowsze" Konpinia (Polonia): "Lublin Dance". 10. F. Kuteva Bulgariako dantza konpainia: "Aram" gizonezkoen dantza. 11. Igor Moiseyev: "Bulgariar dantza" . 12. Igor Moiseyev: "Serbiar dantza". 13. "Kolo" Serbiako dantza konpainia: "Moravats". 14. Igor Moiseyev: "Pontozoo" Hungariar Dantza. 15. "Honved" dantza konpainia (Hungaria): "Verbunk" Czardas dantza hungariarra. 16. Igor Moiseyev: "Uda" errusiar dantza.

Dokumentuaren akzioak