Dokumentuaren akzioak
eresoinka etiketa duten bideoak
Karmele: aberriaren alde dantzan eta kantuan
Musika, dantza, gerra, maitasuna.... oinarri dituen filma da Karmele; Asier Altunaren azken lana. Grabazio eta edizio lanak kasik bukatuta azken ukituekin ari dira Txintxua ekoiztetxean; bertan elkartu gara Altuna zuzendariarekin eta Jexux Larrea Argiako dantza-maisuarekin. Jone Laspiurrek gorpuzten du Karmele, 1936ko gerraren ondorioz erbesteratu behar izan zuen Ondarroako erizaina. Eta Eresoinka kantu eta dantza euskal konpainia nazionalaren inguruan Txomin Bilboko tronpetista ezagutu zuen; Eneko Sagardoik beteko du paper hori. Eresoinkaren entseguak eta emanaldiak erakutsiko ditu filmak, beraz, dantza eta musika presente dira pelikulan. Larrea arduratu da pelikularako dantzak eta dantzariak prestatzeaz. Astigarragako, Donostialdeko eta Elgoibarko dantzariek hartu dute pelikulan, baita Elgoibarko txistulariek eta Mikel Urbeltz eta Ander Blasko musikariek ere. Irudiak: Idoia Lahidalga. Karmele, Jexux Larrea eta Asier Altuna, Txintxua Films ekoiztetxea, 2024-09-18.
Dokumentuaren akzioak