Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

egonaldia etiketa duten bideoak

Explica Dansa dantza tradizionalari begira

Hogei urtez dantza garaikidea publiko zabalari helarazten eta azaltzen aritu ondoren, dantza tradizionalari begira jarri da Explica Dansako lantaldea. 2019ko irailean astebeteko egonaldia egin dute Kataluniako Explica Dansa proiektuko kideek Gipuzkoako Dantzagunean, Toni Jodar dantzariaren zuzendaritzapean. Dantza tradizionalari begira jarri dira hurrengo proiekturako eta euskal dantza tradizionalean lanean diharduten dantzari, koreografo, sortzaile eta ikertzaileekin bildu dira Euskal Herriko zenbait txokotara egindako bisitetan. Egonaldiaren eta proiektuaren nondik norakoak kontatu dituzte Toni Jodar eta Beatriu Daniel dantzariek, Helena Tornero eszena zuzendariak, eta Barbara Raubert kazetariak.

Badira hogei urte Toni Jodar eta Beatriu Daniel dantzari eta sortzaile katalanak Explica Dansa proiektuarekin dantzaren dibulgazioa egiten dutela. Azken urteetan dantza garaikidea ezagutzera ematen zuen hitzaldi-dantzaldia rekin aritu dira eta orain dantza tradizionalari begira dabiltza. 2020an estreinatuko dute lan berria: dantzari tradizionalari eskainitako hitzaldi dantzatua. 

Gipuzkoako Dantzagunea, Explica Dansa dantza tradizionalari begira, 2019-11-26.

Dokumentuaren akzioak