Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

diying-swan etiketa duten bideoak

Maya Plisetskaya: zisnearen azken heriotza

Orain urtebete hil zen Maya Plisetskaya. Zenbat aldiz dantzatu ote zuen beltxargaren heriotza, hain modu hunkigarrian dantzatu ere. Honako hauek 1986an Tokyon eskainitako emanaldiko irudiak dira. Emanaldi horretan 61 urte zituen Plisetskayak eta Dying Swan edo zisnearen heriotza gogoangarria eskaini zuen orduan ere. 2015eko maiatzaren 2an Munichen zen Maya Plisetskaya dantzari errusiarra. 1925ean jaioa, XX. mendeko dantzari klasiko onenetakotzat jo izan da. Artean ume zela hasi zen Bolshoi teatroko eskolan eta 18 urterekin dagoeneko lehen dantzari izendatu zuten. Sobietar garaian lurraldetik kanpo dantzan aritu zen dantzari bakarrenetakoa izan zen eta  Roland Petit, Maurice Béjart eta Alberto Alonsoren balletetan aritu zen esaterako. Erromako Operako Balleteko zuzendari eta Espainiako Dantza Konpainiako zuzendari ere izan zen Maya Plisetskaya. Maya Plisetskaya, zisnearen azken heriotza, Tokio, 1986.

Dokumentuaren akzioak