Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

diputazioa etiketa duten bideoak

Euskaltzaindia 100 urte soka-dantzan

Soka-dantzarekin hasi dute Euskaltzaindiaren mendeurrenaren amaierako ekitaldia. Euskaltzaindiak 1919ko urriaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundian egin zuen lehenengo osoko bilkura. Hasierako batzarra gogoan, leku berean bukatu dituzte mendeurreneko ospakizunak. Pasa den larunbatean eguerdiko 12:00etan hasi dute ekitaldia soka-dantzarekin. Foru Aldundiaren jauregitik atera da Gipuzkoa Plazara diputatuek osatutako soka, Markel Olano ahaldun nagusia aurrendari eta eta Maite Peña, Gizarte Politika diputatua azkendari direla. Elgoibarko Udalaren txistulari bandaren doinura, Argia dantzari taldeko Luken Aranburu eta Joseba Astarbe aritu dira aurresku eta atzesku ordezkari. Eskuz esku osatutako sokaren bidez egin diete diputatuek harrera Euskaltzaindiko kideei eta ondoren horiek ere sokara gonbidatu dituzte, eta Ahaldun Nagusiak gidatutako sokan sartu dira denak Diputaziora. Ekitaldiaren hitzaldietan ere izan dira soka-dantzari aipamenak, izan ere Andres Urrutia Euskaltzainburuak soka-dantzan irudikatu duten batasunari erreferentzia baitio, euskarak horrela lotzen gaituela adieraziz. Irudiak: Mattin Larrea. Euskaltzaindia 100 urte, soka-dantza, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2019-10-05.

Dokumentuaren akzioak