Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dionisia-marco etiketa duten bideoak

Uztarroze: ttun-ttuna 1986 Dionisia Marco

Ttun-ttunari buruzko elkarrizketa Dionisia Marco uztarroztarrekin. 81 urte zituen grabaketaren egunean. Uztarrozeko ttun-ttuna eta beraien bizimoduaz aritzen da. Dantza egiteko altxatzen da ere une batzuetan, ttun-ttuna dantzatzeko urratsak erakusteko eta baita jota nola dantzatzen zuten erakusteko ere. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko kideek 1986an Uztarrozen egindako elkarrizketa da, Erronkariko ttun-ttunari buruz egindako ikerketaren baitan. Juan Antonio Urbeltzen aholkuz jo zuten Erronkarira, eta bertan, besteak beste Jabi Arrunbarrenak, Jabi Bengoak, Aitor Zamalloak eta Josean Legarretak hainbat elkarrizketa egin zituzten. Andra Mari dantzari taldea, 1986. http://www.andramaridantzataldea.com

Dokumentuaren akzioak