Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dimitris-papaioannou etiketa duten bideoak

Dimitris Papaioannou: Nowhere

Hipnotikoa gertatzen da 26 dantzariren beso eta gorputzen mugimendu geldoek sortzen duten dantza. Atenasko Antzoki Nazioleko agertokiaren espazioa markatzen dute, teorian hutsa, leku izan behar ez lukeen toki batean. Dantzariok Nowhere daude, inon ez, baina aldi berean beraiek dira lekua ez den hori mugatzen dutenak. Pina Bausch dantzari eta koreografoaren omenez egindako Dimitris Papaionnouren Nowhere lana da hau, 2009an aurrean aipatutako antzoki berrituaren irekierarako sortua. Dimitris Papaioannou: Nowhere. YouTube, Culturainquieta, 2014-11-05.

Dokumentuaren akzioak