Dokumentuaren akzioak
det-sjunde-inseglet etiketa duten bideoak
Heriotzaren dantza zazpigarren zigiluan
"Aurretik heriotza bera doa, bere sega eta harea-erlojuarekin. Azkena Jonas da, bere lautea darama eta bizkarrez doa. Badoaz denak. Egunsentiari ihesi. Dantza solemne batez. Iluntasunerantz. Bitartean, euriak beren aurpegiak garbitzen ditu. Malkoen gatzak urratutakoak."
Det sjunde inseglet edo Zazpigarren zigilua Ingmar Bergman suediarrak 1957an zuzendu zuen filma da. Eszena batzuk bereziki ezagunak dira, irudi hauetan ageri zaigun heriotzaren dantza esaterako. Izurriteak eta heriotzaren dantzak ohikoak izan dira historian eta artean bezala, zineman ere agertu izan dira. Pelikularen bukaerako pasarte txiki honetan heriotzaren soka-dantza ageri zaigu. Nils Popper aktoreak juglarearen papera bete zuen pelikulan eta pasarte honetan heriotzaren-dantza deskribatzen du. Dantza horietan ohikoa den moduan heriotzak herritar guztiak berdintzen edo batzen ditu, denak elkarri eskutik helduta dantzan, jatorria edo maila soziala edozein izanik. Heriok dantzara gonbidatu ditu, bera da aurreskua, berak gidatzen du dantza eta atzetik katean doaz gainerakoak.
"Errementaria, Lisa, Zalduna eta Raval, eta Jon eta Jonas. Herio gogorrak dantzara gonbidatu ditu. Eskuetatik helduta doaz. Eta dantzan kate luzea osatu dute".
Heriotzaren dantza, Zazpigarren zigilua, Ingmar Bergman, 1957.
Dokumentuaren akzioak