Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dantzan-irakasten etiketa duten bideoak

Dantzak 08 Jota eta porrusalda TVE 1990

Jota eta porrusalda dira Dantzak programaren 8. eta azken atalaren ardatza. Mintxo Garaikoetxeari esker eskuratu ditugun programa hauek TeleNavarran (TVEren Nafarroako deskonexioa izan zen) eskaini ziren 1989-1990 urteetan. 8. atal honetan, dantzaren irakaskuntzari ere erreparatzen zaio, eta Lizarran, irakasle bat ume talde bati jota nola dantzatu irakasten agertzen da. Ondoren, ume horiek jota koreografiatu bat dantzatzen dute. Ingurutxoen eta bestelako dantza batzuen bukaeran egiten diren fandango eta arin-arinak ere erakusten ditu programak: Leitzako ingurutxoaren bukaeran egiten dena, Lesakako soka-dantzaren bukaeran eta Baztango Gaita edo ingurutxoaren bukaeran egiten dena. Azkenik, Otsagabiako irudi zahar batzuk ikus daitezke, 60-70eko hamarkadakoak izan daitezkeenak, eta bertan, gazte talde bat modorro makila-dantza ikasten ari da. Ondoren, Muskildako baseilzaren aurrean Enperadorea eta Jota dantzatzen dituzte Otsagabiako dantzariek. Dantzak 08, Jota-Porrusalda, TVE Navarra, 1990.

Dokumentuaren akzioak