Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dantzaldiak etiketa duten bideoak

Patxi Montero: Plazetako dantza berriak

Plazetarako 25 bat dantza berri sortu ditu Patxi Monterok Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak tradizionala 8 deialdiaren babesean. Euskal Herriko dantza tradizioan ohikoak izan diren dantza moldeak edo sistemak oinarrian hartu eta plazetako dantzaldi eta erromerietan dantzatzeko dantzak sortu ditu; besteak beste, soka-dantzak, dantza kantatuak, irradakak, ingurutxoak, kontra-dantzak eta irri-dantzak. Helburua da dantzaldietarako sormena sustatzea, dantzaldi bakoitza ezberdina izan dadin. Egindako lana Dantzan Ikasi programan antolatutako bi saiotan aurkeztu du Elgetako Espaloia kafe antzokian. Azaroaren 26an azalpen teoriko eta praktikoak eman ditu eta azaroaren 27an dantzaldia izan da zuzeneko musikarekin. Irudiak: Gari Otamendi. Plazetako dantza berriak, Sortutakoak tradizionala 8, Dantzan Ikasi, Elgeta, 2022-11-26/27.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak