Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dantzabidea etiketa duten bideoak

Dantzaz: Dantzabidea Eibar

Dantzariak eskolan sartu eta zenbait egunez hankaz gora jarri dute ikastetxearen ohiko martxa. Dantzaz konpainiak ikastetxeetan egindako esperientziaren berri ematen du bideo honek. Dantzabidea Dantzaz-en proiektua da, ekimenaren helburua da sormen koreografikoa publiko orokorrarengana hurbiltzea. Irudietan Eibarko esperientzia ageri zaigu. Eibarko Udalarekin elkarlanean, Dantzaz-eko dantzariak Eibarko J.A. Mogel Ikastolako eta Amaña Ikastetxeko ikasleekin lanean aritu dira astebetean. Ikasleek dantza-mundura gerturatzeko aukera izan dute. Proiektuan parte hartu duten hainbat kidek esperientziaren berri ematen dute bideoan. Dantzaz: Dantzabidea, Eibar, 2017.

Dokumentuaren akzioak