Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dantza-luzia etiketa duten bideoak

Aiziritze: Kabalkada 1989 dantza-luzea

Burgaintzi dantza taldekoak Aiziritzeko frontoian dantza-luzea dantzatzen ikus ditzakegu. 1989ko otsailaren 12an eman zuten kabalkadako irudiak dira. Maritzuli dantza konpainiako Claude Iruretagoienak grabatu zituen. Kabalkadakoak jasotzeaz gain, hilabete bat lehenago, kabalkada prestatzeko helburuz, Burgaintziko dantzariek Amikuzeko dantzari helduekin antolatu zuten topaketako irudiak ere jaso zituen. Bideo honetan ikus ditzakegu kabalkada amaitzeko parte hartu zuten dantzari denak, heldu zein gazte, soka osatu eta dantza-luzea dantzatzen dutela frontoi osoa hartuaz. Irudiak: Claude Iruretagoiena, Kabalkada, Aiziritze, 1989-02-12.

Dokumentuaren akzioak