Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

damian-muñoz etiketa duten bideoak

La Intrusa: 20 urte dantzan

Damian Muñoz eta Virginia Garcia dantzari, koreografo eta sortzaile gasteiztarrek La Intrusa konpainiak dantza sorkuntza oparoan egindako 20 urteko ibilbidea errekonozitu du 2015ean jasotako Espainiako Dantza Sari nazionalak. EITB Kultura saioan Virginia Garcia eta Damian Muñoz-en ibilbideari eta azken lanari errepasoa egin zaio, beraien hitzekin eta emanaldien irudiekin. "Mud gallery, azal ederreko animaliak" ikuskizun berrienetik abiatuta atzera begira jarri, eta besteak beste Ataraxia, Oleles edo Tres Tristes Streaptease ikuskizunen sortzaileen nondik norakoak eta sentipenak jasotzen ditu erreportajeak. La Intrusa, 20 urte dantzan, EITB Kultura, 2016-04-15.

Dokumentuaren akzioak