Dokumentuaren akzioak
cortes etiketa duten bideoak
Cortes: San Migel 2020 Paloteadoa
Aurtengo San Migel egunean ezin izan dute Cortesen jende aurrean paloteadoa aurkeztu, baina antzerki eszenak eta dantzak prestatu eta bideoan sareratu dituzte irudiak. Paloteadoan bertso zirikatzailez betetako elkarrizketak eszenaratzen dituzte artzainak (rabadana), artzain-buruak (mayorala), aingeruak eta deabruak, eta atal horren erakusgarri diren bertsoetako batzuk eta dantza irudiak jaso ditugu bideo honetan. Dantzariek goizean San Migelen aurrean eta arratsaldean ikusleen aurrean dantzatu ohi dute. Arratsaldean udaletxe aurreko plazako oholtzan aurkezten duten Paloteadoaren egitura honakoa da eta aurtengo bideoan ere antzekoa mantendu dute.
- Artzain-buruaren agurra.
- Artzain-buruaren eta artzainaren eszena, herriko kontakizunak, anekdotak, eztabaida inozenteak...
- Deabruaren sarrera eta sermoia.
- Aingeruaren agerpena eta ongia eta gaizkiaren arteko borroka, aingeruaren aurreikusitako garaipenarekin.
- San Migelen ohorezko kortesia eta bertsoak.
- Dantzen zikloa.
- Artzain-buruaren agurra.
Dantzak bukaerako zatian egiten dira. Cortesko zikloa lau dantzek osatzen dute: bi makila-dantza (balsa eta jota) eta bi zinta-dantza (sentziloa eta bikoitza). Irudiak: Made4u Producciones Audio-visuales. San Migel, Paloteadoa, Cortes, 2020-09-29.
Paloteado osoa: Cortesko paloteadoa 2020
Dokumentuaren akzioak