Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

corpus etiketa duten bideoak

Arranoaren dantza Bergan 2023ko Patumean

Kataluniako Berga herrian Korpus jaietan La Patum jaia ospatzen da eta irudietan ageri den arranoaren dantza da nabarmentzeko ekitaldietako bat. Ospakizunean arranoa da figura garrantzitsuenetakoa. Musika ere festako ospetsuena da; Errenazimenduko dantzen musikaren airea du. Hainbat urrats dantzatzen ditu arranoak milaka pertsonez inguratuta eta une batetik aurrera jendea saltoka hasten da. Bukatzeko, arranoak bere ardatzaren inguruan hainbat itzuli egiten ditu. 1525koak dira jaiaren inguruko dokumenturik zaharrenak, baina badirudi arranoaren figura berriago dela. 1756an Bergako Udalak Ramon Roca izeneko arotz bati enkargatu zion arranoa korpus jaietan txertatzeko. Posible da orain ateratzen dena ordukoa izatea. Arranoaren dantza Bergan 2023ko Patumean, Berga, 2023.

Dokumentuaren akzioak