Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

clemence-juglet etiketa duten bideoak

Clemence Juglet: El otro

Clemence Juglet dantzari eta koreografo frantziarra dugu oholtzan dantzan. Dferia azokan aurkeztu zuen berak sortutako "El otro" dantza pieza. Dantza garaikideko pieza honekin gure identitatearen bilaketa eta baieztapena irudikatu nahi ditu Jugletek. Gizartean gure irudiak izan ohi duen garrantzia azpimarratzen du; gure nortasunaren alderdi ezberdinak bereizten ditu, izatearen eta itxurak egitearen ondorioz sortzen direnak. Garen bezalakoak izateari omen diogu beldurrik handiena. Ikasgaia jaso genuen bestearen beharrak asetzeko, bestearen ikuspuntuaren arabera bizitzeko, onartuko ez ote gintuzten beldurrez. Gogoeta horiek oholtzara eramaten ditu eta gorputzaren bidez adierazten ditu. Koreografoa eta dantzaria: Clemence Juglet. Musika: Mike Sheridan, Harry Escott, Sandrine Piau. Irudiak Eire Vila. Clemence Juglet, El otro, Dferia, 2019-03-11.

Dokumentuaren akzioak