Dokumentuaren akzioak
cavallets etiketa duten bideoak
Palma: San Silvestre 2018 cavallets eta cossiers
Zaldikoak eta dantzariak Palma Mallorcako katedralean dantzatzen dira urteko azken egunean. San Silbestre egunean ospakizun handia izaten da Mallorca uharteko hiriburuan. Festa de l’Estendard edo Konkistaren festa ospatzen dute abenduaren 31n. 1229an, mendeetan arabiarren esku egon ondoren, Aragoiko Jaime I erregearen tropek hiria hartu zutenekoa oroitzen dute. Europan ospatzen den festa zibil zaharrenetakotzat jotzen da. Hiriko agintariei segizioan laguntzen diete cavallets-ek eta cossiers-ek, hau da, zaldikoek eta dantzariek. Mezan zehar, aldare aurrera hurbildu eta dantzatzen dira, aurrena dantzariak eta ondoren zaldikoak. Mallorkako musika eta dantza eskolako dantzariak ikus ditzakegu dantzan bideo honetan. Gaita eta danbor doinuen laguntzaz dantzan agurtzen dute urtea Mallorcako dantzariek eta zaldikoek. Irudiak: Gabriel Frontera. San Silvestre, cavallets eta cossiers, Palma, 2018-12-31.
Dokumentuaren akzioak