Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

caro-baroja etiketa duten bideoak

Lizarra 1970 Larrain-dantza

Lizarrako larrain-dantzaren zati batzuk, zehazki ingurutxoan dantzatzen den katea, zubiak, fandangoa eta azkenik lerrotan egiten jota-zaharra, ikus daitezke bideo honetan. Navarra: las cuatro estaciones dokumentalean jaso ziren irudi hauek. Pio eta Julio Caro Baroja anaien eskutik egindako dokumental hau 1970-1971 bitartean grabatu zen eta Nafarroako herri kulturaren hainbat adibide jasotzen ditu, tartean festak eta dantzak. Dokumentalak 150 minutuko iraupena du eta 2004. urtean berrargitaratu zuen Nafarroako Gobernuak DVD formatuan. Pio eta Julio Caro Baroja: Navarra: las cuatro estaciones. Lizarra, larrain-dantza, 1970.

Dokumentuaren akzioak