Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

carla-rimola etiketa duten bideoak

Pablo Rotemberg: La Wagner

Lau emakume, biluzik, Richard Wagner konpositorearen musikarekin dantzan. Estereotipoak indargabetzea eta emakumetasunaren, bortxaren, sexualitatearen, erotismoaren eta pornografiaren inguruko aurreiritziak salatzea dute helburua. Richard Wagnerren musikarekin lotu nahi izan dute pieza, askorentzat, mendebaldeko tradizioan ez baita izan hura baino konpositore eztabaidatu, liluragarri eta deabruzkoagorik. Gurutzaketa horretan, hutsaltasunaren eta sublimetasunaren, lotsagabekeriaren eta konsagratutakoaren arteko talka agertzen zaigu. Pablo Rotemberg-ek zuzendutako lanean Carla Di Grazia, Josefina Gorostiza, Carla Rimola eta Fiorella Alvarez dantzariak ageri dira oholtzan. Musika: Richard Wagner, Phill Niblack, Armando Trovajoli, Gianfranco Plenizio. Irudiak: Eire Vila. Pablo Rotemberg, La Wagner, Dferia, 2018-03-07.

Dokumentuaren akzioak