Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

brokel-eta-ezpata-dantza etiketa duten bideoak

Iruñea: Sanferminak 2019 trokeo-dantzak

Sanferminetako azken eguneko irudiak ditugu bideo honetan, Dugunako dantzariak dantzan ari dira Udaletxe plaza leporaino beteta dela. Uztailaren 14an Udaletxeko plazan, erraldoien dantzak eta sanferminetako trokeo-dantzak izaten dira. Udaletxeko balkoitik Pablo Lasaosak jasotako irudi zoragarri hauek eskuratu ditugu. Erraldoiek azken dantzak eskaintzen dituzte, jaietan zehar egunero irten ondoren, herritarrak hurrengo urtera arte agurtzeko asmoz. Erraldoien begiradapean Dugunako dantzariek duela bi urte sortutako trokeo-dantzen zikloa eskaintzen duten momentua dugu honakoa. Irudietan ikus dezakegu brokel eta ezpaten dantza, Ama begira zazu doinuan dantzatutakoa. Irudiak: Pablo Lasaosa Photography. Duguna dantza taldea, Sanferminak, trokeo-dantzak, Iruñea, 2019-07-14.

Dokumentuaren akzioak