Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

brale-kontrapas etiketa duten bideoak

Sohüta: Sohüta-Hokiko maskaradak 2016 Bralea: kontrapas eta brale jauztea

Brale jauztea izango da ziur aski maskaradetako dantzarientzat dantzarik gogorrena. Godaletak du fama, barrikada haustea da gehien egiten dena, baina dantzari bakoitzak bere gaitasunak, trebetasuna, indarra, teknika, urratsen aniztasuna, estiloa erakusteko dantza bat baldin badago hori braletik jauztea da.

Braleak hiru zati izaten ditu normalki: kontrapas, brale jauztea eta karakoiltzia. Aurten, Sohüta eta Hokiko gazteek emandako maskaradetan lehen biak bakarrik egin dituzte, ez da karakoiltziarik izan.

Kontrapas

Dantza-jauzi bat da berez braleko kontrapas deritzon zatia. Hori bai, dantza-jauziak dantzatu ohi diren abiadura baino motelago izan ohi da, eta urratsak ere abiadura horretara egokitzen dira. Urrats batzuk gainera eraldatuta ageri dira kontrapasean, "luzeak" dantzatzen baitira. Adibidez, simple ez da beste dantza-jauzietan egin ohi den simple arrunta, sinple luzea baizik, eta horrek esan nahi du bi kontrapas egin behar direla, eskuinarekin lehena eta ezkerrarekin ondoren. Aitzina ere ez da aitzina arrunta, aitzina kontrapas baizik. Hori guztia kontuan hartuta, hauek dira brale kontrapasean Sohüta-Hokiko maskaradariek dantzatutako urratsak:

  • sinple (X4)
  • pika, sinple, pika, doble
  • aitzina pika (X4)
  • sinple (X4)
  • ezker, eskuin, ezker hiru, itzul eta hiru (X2)
  • aitzina pika (X2)
  • sinple (X4)
  • pika, sinple, pika, doble

Brale jauztea

Kontrapas bukatu (3:30) eta horri lotuta hasten da brale jauztea. Hauxe dute aitzindariek beren dohainak erakusteko une gorena maskaradetan. Bakarka aritzen dira, eta gainera, puntu asko dantzatu behar dituzte, barrikadan eta godaletean baino gehiago, beraz, ezagutzen dituzten edo propio maskaradetarako prestatu dituzten puntu ikusgarrienak ete berezienak dantzatzeko unea da hauxe.

Irudiak: Eire Vila. Sohüta, Sohüta-Hokiko maskaradak, bralea: kontrapas eta brale jauztea, 2016-01-17.

Dokumentuaren akzioak