Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

biolinjoleak etiketa duten bideoak

Donibane Lohizune: Xirribikariekin dantzaldia

Arkaitz Miner eta Xabi Etxeberrik gidatutako Lapurdi eta Gipuzkoako hamasei xirribikarik dantzaldia egin dute Donibane Lohizuneko Luis XIV.aren plazan. Jende ugari aritu da dantzan jauzien errepertorioa nagusitu den dantzaldian, eta egun erromerietan ohikoa den errepertoriarekin ere jo dute: fandango eta arin-arina, Lantzeko zortzikoa, Axuri-beltza, ezkotixa. Jokin Irungarai atabalariak kantatu ditu jauzien puntuak, eta Sebastien Paulinik txirula eta ttun-ttunarekin osatu du formazioa. Irudiak: Izaskun Angoitia, Gari Otamendi. Xirribikariekin dantzaldia, Donibane Lohizune, 2024-10-06.

Dokumentuaren akzioak