Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

billantziko etiketa duten bideoak

Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua eta Baztango dantzak

Eusko Ikaskuntzaren sorreraren 100. urteurrenaren ospakizunetan, 2018ko azaroaren 24an Oñatin ospatutako ekitaldian, herriko plazan dantzatu ziren dantzak ikus daitezke bideo honetan. Batetik, 100 urte lehenago egin bezala, soka-dantza edo aurreskua egin zuten Eusko Ikaskuntzako ordezkari nagusiek eta erakunde publikoetako hainbat ordezkarik herriko dantzariek lagunduta. Bestetik, Jo ala jo Baztandarrak dantza eskolako dantzariek Baztango dantza sorta eskaini zuten Oñatiko plazan, 100 urte lehenago Baztango dantzariek Oñatin bertan egin zuten dantza saioa gogoan hartuta. 

Aurreskua

Ohorezko aurreskuaren soka Xabier Alkortak, Mendeurreneko lehendakariak atera zuen, eta berekin zuen Oñatz dantza taldeko Mikel Biain, aurreskuaren tokian dantzatzeko prest. Atzesku lanetan Garazi Madinabeitia aritu zen. Sokan ziren Eusko Ikaskuntzaren ordezkari nagusiak, eta hainbat herritako alkateak eta ordezkari politikoak, Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi tarteko. Erakunde nagusietako ordezkari gehienek ez zuten ohorezko aurreskuan parte hartzeko gonbidapena onartu eta Oñatiko udaletxearen aurretik jarraitu zuten dantza.

Aurreskuan parte hartu zutenak: Mikel Biain (Oñatz), Xabier Alkorta (EI-SEVen Mendeurreneko batzrodearen presidentea), Arkaitz Bengoa (Oñatz), Iñaki Beraza (Aguraingo alkatea), Lierni Altuna (Aramaioko alkatea), Asier Barandiaran (EI-SEVko Nafarroako presidenteordea), Mikel Urrutia (Oñatz), Maria Elena Lete (Bergarako alkatea), Olatz Peon (Tolosako alkatea), Rosa Miren Pagola (EI-SEVeko Bizkaiko presidenteordea), Ekiñe Mendi (Oñatz), Amaia Tatiegi (Oñatz), Jose Maria Gorroña (Gernik-Lumoko alkatea), Pedro Elosegi (Arabako Batzar Nagusiaren presidentea), Iñaki Dorronsoro (EI-SEVeko presidentea), Olantz Inza (Oñatz), Imanol Landa (EUDELeko presidentea eta Getxoko alkatea), Andonio Agirrebeitia (Amorebienta-Etxanoko alkatea), Mikel Biain (Oñatiko alkatea), Iñigo Muriondo (Oñatz), Paula Ugarte (Oñatz), Ana Jesus Iriarte (Urraulbeitiko alkatea), Raul Maiza (Berriozarko alkatea), Axier Uriarte (Oñatz), Intza Osa (Oñatz), Luis Intxauspe (Hernaniko alkatea), Zorione Etxezarraga (Astigarragako alkatea), Jose Maria Arrazola (EI-SEVeko Gipuzkoako presidenteordea), Ainhoa usandizaga (Oñatz), Jesus Irizar (Oñatz), Angela Egia (Gordexolako alkatea), Nekane Iribar (Zarauzko alkatea), Anjeles Iztueta (EI-SEVeko ARabako presidenteordea), Alazne Agirre (Oñatz), Garazi Madinabeitia (Oñatz). Gonbidatuak: Maria Luisa Azurmendi (EI-SEVeko bazkide helduena) eta Alvaro Castillo (EI-SEVeko bazkide gazteena). Oñatiko Aita Madina Txistulari Taldea: Lander Diaz de Gereñu, Juan Ramon Barrena, Alain Madina, Aitor Madina, Javier Muñoz. 

Baztango dantzak

Aurreskuaren ondoren Jo ala Jo Baztandarrak eskolako dantzari eta musikariek hartu zuten plaza eta Baztango hainbat dantza eskaini zituzten: zortzikoa, hiru puntukoa, billantziko, xalo-dantza, muxiko eta zortzikoarekin atera ziren plazatik. 

Jo ala Jo Baztandarrak dantza taldeko dantzariak: Ane Dendarieta, Juanita Bidegarai, Joxelu Etxeberria, Kattalin Ezkerra, Oianko Garde, Joseba Indabere, Marijo Indabere, Julen Mitxeltorena, Xabier Torres. Musikariak: Patxi Larralde, Eki Angevin, Oskar Fernandez.

Irudiak: Emilio Xabier Dueñas eta Eire Vila. Edizioa: Luis Fernando Gonzalez. Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua eta Baztango dantzak, Oñati, 2018-11-24.

Dokumentuaren akzioak