Dokumentuaren akzioak
bikote-dantzak etiketa duten bideoak
Barry Lyndon (1975): The Piper's Maggot
Stanley Kubrick-en filme ospetsu honetan azpimarratzekoa da zelai berde batean ikus daitekeen dantzaldia. Nora Brady (Gay Hamilton) eta John Quinn (Leonard Rossiter) kapitaina ageri dira dantzan, zelai zabal batean, inguruan beste hainbat bikote ere dantzan ageri direla. Tropa britaniarreko soldaduak zelai luzean desfilatu ondoren dantzan hasi da dantzaldia.
Irlandan, XVIII. mendean kokatzen da filmak bikote-harreman, gerla, espiotza, desengainu, heriotza eta abenturak ditu ardatz. Filma 1975ean zuzendu zuen Stanley Kubrick zinemagileak eta lau Oscar sari irabazi zituen: argazkigintza onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena, egokitutako soinu banda onenarena eta jantzi-diseinu onenarena.
Alde askotatik, hala nola argazkizkintza eta argiztaketa adibidez, maisu-lantzak jotzen da Barry Lyndon, eta baita musika filmaren dramatismoa osatzeko erabilitako moduagatik ere. XVII. eta XVIII. mendeko musika hautaketa bikaina erabili zuten filmaren soinu-bandarako. Handel, Mozart, Bach, Schuber, Vivaldi... Musika barroko eta klasikoaren gailurrak filmaren erritmoa, tonoa, emozioa transmititzen dute.
Testu honen lehen bertsioan oker jarri dugu doinuaren izena eta horren jatorria. The Morning Dew zela genioen, baina oker dago hori eta eskerrak eman nahi dizkiogu Aitor Gorostizari erantzunetan egindako zuzenketa eta emandako argibideengatik. Aitorrek argitu digunez The Piper's Marggot da doinuaren izena, eta azaldu digunez "Slip jig bat da, hau da, 9/8 neurriko jiga", "XVIII. mendeko doinu-liburu batzuetan ere jasota agertzen", eta "Irlandan, Eskozian eta Ingalaterran ezaguna da aspalditik". The Chiefftains taldeak grabatutako "The Piper's Marggot" doinuaren bertsioa ari dira beraz filmean dantzatzen.
Bikote-dantzak zelaian The Piper's Marggot doinuaren erritmora, Barry Lyndon, Stanley Kubrik, 1975.
Dokumentuaren akzioak