Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bielorrusia etiketa duten bideoak

Txakolin, Zuberoako makila-dantza eta nazioarteko lehengusuak

Bi makila lurrean gurutzatuta jarri eta horien inguruan saltoka eta dantzan bere abileziak erakusten ditu dantzariak txakolin-dantzan. Irri-dantza edo joko-dantza hau tabernan edota familia giroan dantzatu izan da askotan, nahiko modu espontaneoan gehienetan. Oinekin makilak ez ukitzea da erronka. Euskal Herrian hainbat aldera ezagutzen dira eta Oier Araolazak Bizkaian jasotako bi konpla erabiliz dantzatu du adibide bat. Zuberoako makil-dantza ikus dezakegu, Barkoxen 1963an Jean Michel Guilcherrek grabatutako irudiak eta bere alaba Mone Guilcherrek 2006an aurkeztuak. Euskal Herrian ez ezik Europako beste hainbat lekutan ere bada makila edo ezpaten inguruan dantzan jolasean aritzeko ohitura. Bideo honetan txakolin eta bere familiako hainbat dantza jaso ditugu. Bielorrusian Taukachykee deitzen diote txakolin-dantzari. Zuberoan bezala, haurrek ere dantzatzen dute txakolin Ingalaterrako Canterburyn, baina badirudi makilen inguruan beharrean ezpaten inguruan dabiltzala. Finlandiako makila-dantzan musika azkartuz urratsak konplikatzen dituzte eta Eskozian ere ezpatekin osatzen dute gurutzea. Juan Antonio Urbeltzi esker eskuratu genituen 1920ko hamarkadan Frantisek Pospisilek grabatutako azken irudi horiek. Irudiak: Jean Michel Guilcher, Claude Monbailly, Dancilla, Giovanni Labate, Chris Brady, Robin Bailey, Frantisek Pospisil. Txakolin-dantza Europan zehar, 2020-05-12.

Dokumentuaren akzioak