Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bhangra-remix etiketa duten bideoak

Bhangra Remix, Indiako dantza amerikartua

Hau bai kolore eta dantza festa! Bhangra Indiako dantza tradizionalak hazkunde eta bilakaera harrigarria izan du Ameriketako Estatu Batuetan. Unibertsitateetan bhangra dantza taldeak sortu dira non-nahi, eta beraien arteko lehiaketak antolatzen dituzte arrakasta handiarekin. Indiako Punjab errejioko Majha eskualdeko dantza tradizionala da bhangra, 1970-90 bitartean Hego Asiatik AEBra izan zen migrazio handiarekin batera iritsi zena, eta azken urteotan unibertsitateetako dantza taldeen bidez hazkunde eta bilakaera harrigarria izan duena. Irudietan ikus daitekeena Cornell Bhangra dantza taldea da, Munduko Bhangra Talde Onena bi urtez izendatua izan dena. George Washington Universityko Lisner Auditorium-ean 2015eko apirilean eskainitako emanaldiko irudiak dira hemen ikus daitezkeena. Bhangrak Ameriketan izan duen arrakasta harrigarriari buruz oso interesgarria da Huffingtonspot-eko artikulu hau: "How A Traditional Indian Dance Form Found A Home In American Colleges". Bhangra Remix, indiako dantza amerikartua, 2016-05-27.

Dokumentuaren akzioak