Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

beti-jai-alai etiketa duten bideoak

Bilbo: Begoñako Aurreskua 2020 Euskal Museoan

1995etik Begoñako Amaren egunean, abuztuaren 15ean, aurreskua dantzatzen da Begoñako baselizaren atarian. 25 urte dira Beti Jai Alaik aurreskua dantzatzeko ohitura berreskuratu zuela Jon Pertikaren bultzadarekin. Aurtengoak urteurren biribila behar zuen eta seguru ahaztezina izango dela, baina ezin izan da dantzatu ohiko lekuan. Hala ere bilbotarrek ez dute hutsik egin eta Beti Jai Alaiko dantzariek aurreskua dantzatu dute Euskal Museoaren klaustroan. Publiko berezia izan dute dantzariek, Bilboko erraldoien begiradapean dantzatu baitute. Bideoan jaso dira aurreskuaren zati hauek: desafioa, abarketak, desafioa, agurra, andreei deitzeko soinua, banango zahar gurutzatua, biribilketa eta arin-arina. Irudiak: Beti Jai Alai. Begoñako aurreskua, Bilbo, 2020-08-15.

Dokumentuaren akzioak