Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bertsoak etiketa duten bideoak

Añorga: Dibertimentua 2022

Dantza, musika, ziria, kritika, umorea, algara... nahastu dira Añorgako plazan. Euskal Herriko beste zenbait txokotan inauterietan ospatzen diren libertimenduetako eta maskaradetako ereduetatik edan eta Dibertimentua plazaratu dute otsailaren 26an Añorgan. "Herri zahar hau..." diote azken kantuan; herri zaharra berpiztu, mugitu, nahastu, elkartu nahi izan dute azken hilabeteetan, eta larunbateko festan egin du eztanda ezkutuko lanak, inauteriak, Dibertimentuak.

Goizean zehar auzoetan hiru barrikada egin ondoren, eguerdian, Añorgako plaza hartu dute dantzari, musikari eta antzezleek. Añorga Txiki, Errekalde eta Pedro Jose auzuneak bisitatu dituzte arizaleek. Dantzariak makilak eta kaskainetak astinduz iritsi dira auzoetara, eta ailegatu bezain pronto gaztetxoenak dantzatu dira “Ni ez naiz zomorroa” kantuarekin. Zirtzilak gelditu ere ez dira egin auzotarrak zirikatzen eta bertsolariek aurkeztu dute taldea geldialdi bakoitzean; horiek lanak bukatzean jan-edaneko tartea hartu dute guztiek. Plazako emanaldia hiru bloke nagusitan bereizi dute, eta bakoitzean dantza, antzerkia eta bertsoa izan dira. Artzain inudeetako eskotix batekin makila txikien dantza, kaldereroetako abesti batekin eta brokelez baliatuta mazurka eta Goizuetako zahagi-dantzaren melodiarekin makila handien dantza plazaratu dituzte. Bukaeran, “Giri” pertsonaia epaitu eta sutan erre dute. Irudiak: Amaiur Aristi. Dibertimentua, Añorga, 2022-02-26.

Dokumentuaren akzioak