Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

berrizko-itsuari etiketa duten bideoak

Mikel Urbeltz: Berrizko Itsuari 1995

Arrabita herrikoia kontzeptuarekin biolina herri musikan jotzeko moldea arakatuz egindako lana izendatu zuen Mikel Urbeltzek 1995ean argitaratutako lan honetan. Albokaren airea eta errepertorioa eredu hartuta, euskal tradizioan eta historian ohikoa eta funtsezkoa izan den musika tresna, dantzarako tresna moduan aldarrikatu eta interpretazio eredu bat proposatu zuen Argia dantzari taldeko musikariak. Berrizko Itsuari diskan, Mikel Urbeltzek arrabita eta Dani Larak panderoa eta ahotsa jarri zituzten, erromerietako oinarrizko errepertorioa, lehenegoa (jota), bigarren (porrua) eta biribilketak nagusiki joz. Mikel Urbeltz: Berrizko Itsuari. Iparra, ETB1, 1995.

Dokumentuaren akzioak