Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bernardo-de-zala-y-galdiano etiketa duten bideoak

Makaia: Faltzesko dantzak 2012

Faltzesko dantzak 1991an estreinatu zituen Makaia dantza taldeak eta harrezkero herriko jaietan eta taldearen emanaldietan dantzatzen ditu. Lizarrako gaiteroen artxiboan bildutako XVIII. mende hasierako Bernardo de Zala y Galdianoren musika-liburuko doinuetan oinarrituta Tuterako Muga kultur elkarteak prestatu zituen dantzen koreografiak. Rigodon, Bailete de la Gavota, Correnta, Paseos por el Do eta Minue de clarines dira Faltzesko dantzak osatzen duten piezak. Irudiotan, Faltzesko Makaia dantza taldea ageri da Faltzesko gaiteroek lagunduta, Faltzesko dantzak eskaintzen. Irudiak, Lizarrako gaiteroek hartutakoak dira. Youtube, GaiterosdeEstella, Faltzes, 2012-04-01.

Dokumentuaren akzioak