Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

benasque etiketa duten bideoak

Benasque: Ball de Benas

Aragoiko Benasque herriko Ball de Benas dantza duzue bideoan. Doinua ezaguna ez al zaizue egiten? Dantzaren lehenengo zatiko doinua, Espainiako Errepublika garaian estatuaren ereserki izan zen Riegoren himnoa da. Badirudi, aragoiarren esanetan Errepublikaren ereserki bihurtu aurretik Benasquen ezaguna zutela errepublika garaian halako arrakasta izan zuen doinua. Ekainaren 30ean San Martzialen omenez ateratzen dira dantzara herritarrak Riegoren doinuan. Aurrena lau maiordomoek dantzatzen dute santuaren aurrean eta atzetik gainerakoek, txandaka, adinaren araberako taldeetan. Hurrengo urteko maiordomoak, festak antolatzeko ardura izango dutenak, dantzan bertan hautatzen dituzte. Irudia: Valle Benasque. Ball de Benas, Benasque, 2013.

Dokumentuaren akzioak