Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

beltxargen-zingira etiketa duten bideoak

Marta Cinta: Dantzak iratzarrita

1960ko hamarkadan New York Balleteko lehen dantzaria izan zen Marta Cinta. Itxialdian hil da dantzaria, baina irudi hauetan ikus dezakegu alzheimerraren aurrean musikak eman zion indarra. Hil baino urtebete lehenago hartutako irudiak dira. Madrilen jaio zen Marta Cinta, baina oso haur zela familiarekin Kubara joan zen bizitzera. Han formatu zen dantza klasikoan eta New Yorkeko Balleteko lehengo dantzaria izatera iritsi zen 1960ko hamarkadan. Oholtzetatik jaitsi zenean Espainiara itzuli zen eta Madrilen bere izena zuen dantza akademia ireki zuen. Kuban Rosamunda deitzen zioten, New Yorken eta Madrilen Marta Cinta, baina nortasun agirian Marta Gonzalez Saldaña ipintzen zion. Azken urteak Alicanten egin zituen eta alzheimer gaixotasunarekin adinekoen egoitzan ingresatu zuten. Egoitza hartan, Cintari, gurpildun aulkian eserita zegoela, Beltxargen zingiraren musika ipini zioten eta eskuak mugituz dantzan hasi zen segituan. "Música para despertar" elkarteak bultzatutako ekimena izan zen. Pepe Olmedo psikologoak sortutako taldeak musikaren erabilera terapeutikoa bultzatu nahi du alzheimerra eta bestelako buruko gaixotasunak dituzten pertsonetan. Marta Cinta, Dantzak iratzarrita, Musica para despertar, 2020-11-18.


 

Dokumentuaren akzioak