Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bedaxagar etiketa duten bideoak

Txirrita: Jean Mixel Bedaxagar

Jean Mixel Bedaxagar elkarrizketatu du Allande Boutinek France3-ko Txirrita programan eginiko erreportajean. Zuberotar musikaria, dantzaria, abeslaria eta errementaria dugu Bedaxagar. Lotura estua du dantza eta musikarekin Urdiñarben jaiotako artistak eta Aitzina pika... liburuan jaso nahi izan ditu Zuberoako jauziei, musikariei eta dantzariei lotutako ondarearen eta historiaren printzak. Erreportajeko harribitxietako bat da Garat Haran-i aurrez eginiko elkarrizketako irudiak. Etxahun Iruri, Johaine Kopen eta Agerret Mixkandia izan zituen irakasle xirula eta ttun-ttunarekin eta etxean ikasi zuen dantzan. Anaia Marcel eta Jacky Barcos ere batu dira elkarrizketara eta dantza kontuez eta maskaradak prestatu zituzten garaiaz aritu dira. Jean Mixel Bedaxagarrek xirula eta ttun-ttuna astindu ditu eta aitzina pika jauzia dantzatu dute beste biek. Pastoraletan ere aritu izan da Bedaxagar. 1980an, esaterako, Iparragirreren papera bete zuen. Pastoralean Gernikako Arbola abestia kantatu zuen momentua ageri da. Musikaria, dantzaria, antzezlea eta baita esku-langilea ere. Burdina lantzen duen seigarren belaunaldiko arotza da. Langintza horretan ezagutu zuen Nestor Basterretxea eta bi artisten arteko lankidetzak adiskidetza ere ekarri zuen. Kantugintzarekin oso inplikatua dago, transmisio lanaren emaitza ikusten du. Elkarrizketan zehar abesti bat baino gehiago entzun daitezke Bedaxagarren ahotik. Jean Mixel Bedaxagar, Txirrita, France 3 Aquitania, 2020-03-16.

Dokumentuaren akzioak