Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

baztango-soka-dantza etiketa duten bideoak

Arizkun 1974 Zortzikoa eta soka-dantza

Raices programako bideo honetan, 1974an Arizkunen, Txuputo Karrikaren goialdean, zortzikoa eta soka-dantza dantzatzen ageri dira. Jabier Larraldek, Arizkungo dantza-maisu eta txistulariak eskaintzen ditu azalpenak lehenengo, eta ondoren, Maurizio Elizalderen txistuaren eta Felix Iriarten danborraren doinura hasten dira dantzariak lanean. Baztangoa zortzikoa dantzatzen dute lehenengo lau danbolinagusiek eta ondoren gainontzeko mutilek. Soka-dantzarako emakumeekin osatzen dute soka aitzin-eskuak eta azken-eskuak, Maurizio Elizaldek doinu ugariz elkar-lotuz doan segida osatuz, sokan dantzatuz, zubiak eginez, soka kiribilduz eta bukaeran, txistulariek oinetan daukaten ardoa edaten bukatuz.

Marian Larraldek helarazi dizkigu musikarien eta dantzarien izen-abizenak. Txistulariak: Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte. Dantzariak: Jabier Larralde, Gregorio Ruiz de Larrinaga, Martin Goñi, Manolo Biguria, Pellomari Mendikoa, Mariano Izeta, Jose Antonio Istilart, Matias Maritorena, Pio Jaurena, Margarita Urdaniz, Maria Eugenia Arozarena, Marivi Goñi, Maitere Idoate, Lupe Santxotena, Isabel Bidart, Felisa Goñi eta Manoli Irungarai.

Manuel Garrido Palacios-en zuzendaritzapean tradiziozko hainbat ohitura, dantza, kanta eta festa jaso zituen 1970 eta 1980eko hamarkadetan Raices TVEko programak. Arizkungo zortzikoa eta soka-dantzaren atal hau "La mujer y la danza (II)" izeneko saioaren baitan eskaini zen 1974ko maiatzaren 30ean. Zortzikoa eta soka-dantza, Raices, RTVE, Arizkun 1974-05-30. 

Dokumentuaren akzioak