Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

basoa etiketa duten bideoak

Dantzaz: Basoa prestatzen

Biarnon, Zuberoarekin mugan, eraiki zuten Gurseko kontzentrazio-esparru du inspirazio iturri Dantzaz konpainiak larunbatean aurkeztuko duen pieza berriak. Josu Mujika koreografoak azaldu digu iraganeko eta gaur egungo errefuxiatuen egoera latza irudikatu nahi izan dutela. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua da Gurs, gerrengatik eta pobreziagatik pairatzen diren egoerari buruzko hausnarketa zabaldu nahi dute lan honen bidez. Dantzariek historia kontatzen dute, Gursen gertatu zena eta egun gertatzen ari dena azaltzen dute dantzaren bidez. Horretarako dantza-pieza zortzi koadrotan banatu dute: erbestea, denbora, pilaketa, gaua, kabareta, itsasoa, lokatza eta itxaropena. Gurseko kontzentrazio-esparrua izan zenaren lekuan, egun baso bat dago, basoak dena ezkutatu gaitasuna baitu. Hortik Josu Mujika zuzendutako, Dantzaz konpainiak dantzatutako eta Iñaki Salvadorrek musikatutako azken lanaren izenburua. Irudiak: Eire Vila. Dantzaz, Basoaren prestaketa, 2019-04-02.

Dokumentuaren akzioak