Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

baserritar-jantzia etiketa duten bideoak

Buruko zapia minutu batean

Hona hemen buruko zapia minutu batean jartzeko bideo-tutoriala. Honako hau zapia jartzeko dauden modu desberdinen artetik eredu bat da. Inork ez du esaten horrela jarri behar denik. Aukera bat baino ez da. Zapia jarri aurretik zinta elastiko bat jartzen dugu. Hori ez da beharrezkoa, baina bai oso lagungarria zapia ez erortzeko, zer esanik ez dantza egiteko asmoa baduzu. Garai bateko zapiak laukiak ziren. Gaur egun dendetan normalean hirukiak saltzen dituzte, eta horrelako bat erabili dugu, baina laukia baldin baduzu berdin-berdin jarri daiteke, erditik tolestuta hirukia egin eta lixto. Jarri buruzko zapia minutu batean. Kezka dantza taldea, 2007-11-26.

Dokumentuaren akzioak