Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

baltsaren-dantza etiketa duten bideoak

Torralba del Rio 2024 Baltsaren dantza

Baltsaren dantza plazaratu dute Torralba del Rio-ko herritarrek Juan Loboren harrapaketa ospatzeko. Juan Loboren epaiketaren ondoren sei bikote dantzarik hartu dute plaza. Aurrena gizonak atera dira makilekin eta borroka irudikatu dute: Jarraian emakumeek dantzatu dute panderoak eskuan dituztela, harrapaketaren ospatzea irudikatu eta amaitzeko denek elkarrekin jota dantzatu dute. Dantza hau Lizarrako Larraiza dantza taldeak kaleratu zuen lehen aldiz 1956an. Francisco Beruetek sortutako koreografia da; Hilario Olazaranen musikarekin eta Lizarrako gaiteroek interpretatua. 1993an erakutsi zieten Larraizako kideek Torralba del Rioko herritarrei eta egun propio elkartzen da herritar talde bat herriko jaietan dantza plazaratzeko. Lizarrako gaiteroak aritu dira musikarekin. Irudiak: Amaiur Aristi. Baltsaren dantza, Torralba del Rio, 2024-06-22.

Dokumentuaren akzioak