Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ballet-biarritz etiketa duten bideoak

Malandain Ballet Biarritz: Noe erreportajea

Thierry Malandain-en zuzendaritzapean, Noe ikuskizunarekin, nazioarteko bira hasiko dute Malandain Ballet Biarritzeko 22 dantzarik. Parisen ontziratu dira Noeren arkan, laster itsasoa zeharkatu eta Estatu Batuetan eta Latino Amerikan dantzatuko dute. Aurrekoa baino hobea izango den mundu berri baten sorrera sinbolizatzen du Noe-k. Zuzendariaren arabera, Noe-k ez du kutsu biblikorik, gizateriaren salbatzaile bezala ulertu behar da eta gurera ekarri, ingurugiroak aldaketa sakona eskatzen duen edo denok arnasestuka gabiltzala dirudien garaira. Irudiak: EITB Kultura Transit. Malandain Ballet Biarritz, Noe, 2017-05-19.

Dokumentuaren akzioak