Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

balingen etiketa duten bideoak

Volkstanzgruppe Frommern: Schwerttanz

Alemaniako, Balingen herriko Frommern auzoko dantza taldea da honako hau. Andra Mari dantzari taldeak gonbidatuta Galdakaon izan dira 2013ko irailean, eta irudiotan Euskal Herrian egindako emanaldietan eskainitako ezpata-dantza ageri da. Urtero, urriko hirugarren larunbatean, Frommern taldeko ezpata-dantzariek, Balingeneko Zoller gazteluan dantzatzen dute ezpata-dantza. Ezpata-dantza bera Richard Wolfram folklore ikertzaile austriarrak prestatu zuen 1957. urtean eta Frommern-eko taldeak 1974tik dantzatzen du. Frommern-eko folklore taldea: ezpata-dantza. Galdakao, Torrezabal kultur etxea, Youtube, Andra Mari dantzari taldea, 2013-09-05.

Dokumentuaren akzioak