Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

balear-uharteak etiketa duten bideoak

Santa Gertrudis (Ibiza): Ball de Pages 2014

Euskal dantzekin antzekotasun harrigarriak dituen Ball de Pages izeneko soka-dantzak egiten dituzte Ibizan. Gizonezko dantzariek emakumeak gonbidatzen dituzte dantzara, eta dantzaren bidez gorteiatzen dituzte, hurbildu eta urruntzen direla sentzillo erako urratsak, artaziak eta hanka altxatzeak egiten dituztela. Emakumeak lurrean flotatuko balute bezala joan-etorri goxo eta dotorean aritzen dira, bular gainean apaingarri eta harribitxiz osatutako zintzilikarioak doi-doi dantzatuz. Txirula eta danbolinaz jotzen dituzten musikariek dantzako doinuak. Dantzak zati laburra (sa curta) eta luzea (sa larga) ditu, euskal soka-dantzetan garai batean erabili ohi zen, eta gaur egun, izena behintzat, zenbait tokitan erabiltzen den dantza-luzearen antzera. Santa Gertrudis, Ibiza, Ball de Pages, 2014.

Dokumentuaren akzioak