Dokumentuaren akzioak
baigurako-libertimendua etiketa duten bideoak
Heleta: Baigurako libertimendua 2025
Bolant-dantzariak xume bezain dotore plazaratu dira Heletako plazara Baigurako libertimenduan. Baigura mendiren inguruetako zirtzilak, berriz, bihurri; dagokien bezala. Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak adi-adi izan dituzte balkoiaren goitik begira. Txandan-txandan aritu dira denak, bolant-dantzariak musikari taldearen doinu eta erritmora, nola ez. Irudiak: Amaiur Aristi. Amaiur Aristi. Baigurako libertimendua, Heleta, 2025-02-23.
Dokumentuaren akzioak