Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

atxe-ta-tupin etiketa duten bideoak

Ama Lur (1968) dantzak

Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek 1968an eginiko filma da Ama Lur. Film horretan ikus daitezkeen dantzen pasarteak bildu ditugu hemen. Luzaideko Axe eta Tupinaren jokoa ageri da lehen irudietan. Jokoak garai batean izan zuen bortizkeria mailaren erakusgarri dira irudiak. Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietako joaldunak eta Heletako Besta Berriko irudiak ageri dira ondoren. Agintarien soka-dantza, uztai-txiki, Durangaldeko dantzari-dantza, sagar-dantza, godalet-dantza, bolant-dantzariak, erromeria irudiak eta Lekeition San Pedro kaxarranka dantzatzen ikus daitezke besteak beste. Zenbait dantzatan tokian-tokiko taldeak ageri dira, eta beste batzuetan Goizaldi eta Argia taldeetako dantzariak dira. Adibidez, agintaren aurreskuan, Goizaldi dantza taldeko Juanma Oronoz eta Iñaki Gordejuela dira desafioa dantzatzen ageri direnak. Sokan, Goizaldi eta Argiako dantzariak daude, tartean Juan Antonio Urbeltz. Ama Lur, 1968.

Dokumentuaren akzioak