Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

arroskue etiketa duten bideoak

Bermeo: Arrantzale eguna 2016 Arroskue

Iraileko jaien barruan, 9an ospatzen dute Arrantzale Eguna bermeotarrek. Urdinez jantzita eta elkarri botatako talko hautsezko laino artean Bermeon jai giroan ohikoak dituzten "arroskuek" edo "urreskuek" ikus ditzakegu egun horretan. Eguerdian, fanfarreak Goiko plazara iritsi ahala, haur, gazte, heldu ala nagusi, jaia ospatzen dabilen orok, elkarri eskuak eman eta borobilak osatzen ditu musika kioskoaren inguruan, honi bueltak emanez kalejira eroan dantzatuz. Azken fanfarrearen atzetik, Goiko plazatik San Frantzisko enparantzara abiatzen da jarraian jendetza "Taraska"ri lorak eskaintzeko ekitaldira. Gehienak elkarri eskuetatik zein besoetatik lotuta, kalejiran egiten dute kaleetan barrena. Irudiak: Josu Garate. Bermeo, Arrantzale eguna, Arroskue, 2016-09-09.

Dokumentuaren akzioak