Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

argazki-zaharrak etiketa duten bideoak

Hiruko malageña Murtzian 1994

Mariano (1928-2012) eta Anastasio Leandro (1940-2014) eta Faustina Mendez (1963) hiruko malageña bat (fandangoaren aldaera) dantzatzen ageri zaizkigu bideo honetan. Leandrotarrak Murtziako Fuente-Alamoko Bolero Eskolako dantza-maisuen dinastian azkenak izan dira. Biei aitak erakutsi bazien ere dantzan, iruditan ikus daiteke, bakoitzak bere estiloa eta dantzakera duela. Faustinaren dantza-maisua, berriz, Pedro Leandro (1930) izan zen Marianoren eta Anastasioren lehengusua. 

Mariano Sanchezek Yecla-ko (Murtzia, Espainia) finka batean egindako bazkari partikular batean grabatutako irudiak dira 1994an. Musikarekin Zardilla de Totanako kuadrilla (Murtzia) ari da eta kantuan Juan Jose Sanchez. Hasieran, dantzariek zortzi kopla eskatzen dizkiete musikariei eta erritmoa pixka bat moteltzeko esaten diete; urratsak behar bezala emateko musika lasaiagoa behar baitute.

Irudiak: Mariano Sanchez, Hiruko malageña Murtzian, 1994-06-26.

Dokumentuaren akzioak