Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ane-maruri etiketa duten bideoak

Lekeitio: San Pedro 2022 kaxarranka eta aurreskua

Lekeition estreinakoz emakume batek egin du dantzan kaxarrankaren gainean. Ane Marurirentzat egun handia izan da aurtengo San Pedro eguna, historia egiteaz gain ahizpa eta amarekin konpartitu baitu plaza. Bera kaxaren gainean plazara iritsi aurretik ahizpa atera da aurreko sokan eta ama gonbidatu du dantzara. San Pedropeko momentua izan dela emozionanteena dio Marurik, jendearen babesa ikaragarria izan dela eta ez duela sekula ahaztuko egun hau. Bizkaiko Dantzari Egunean dantzatu zuen lehen aldiz kutxaren gainean, eta, orain, azken urteotan kaxa gainean aritu den dantzaria, Asier Usola, lesionatuta, berari egokitu zaio lekeitiarrentzat festa egun handia den San Pedro egunez dantzatzea. Irudiak: Amaiur Aristi. Kaxarranka eta aurreskua, San Pedro, Lekeitio, 2022-06-29.

Dokumentuaren akzioak